1. Afektibitatea eta sexualitatea bizitzeko
modu berriei buruzko proposamen propio bat laboratu eta horren
inguruan hausnartzea, guzti
hori, gizartearen eraldakuntza progresista ikuspegi batetik eginez.
2. Afektibitate, sexualitate eta
elkarbizitzan oinarrituriko homosexualitate, lesbianismo,
transexualitate, familia eta harreman eredu berriei buruz epe labur,
ertain eta luzean egiteko aldarrikapen
markoa laboratzea.
3. Gizarte osoari zuzendutako barne eta kanpo
lana garatzea, bizitza afektibo-sexualari buruzko askatasun baloreei
begira guztion ardura esnatzeko
asmoz; eta aldi berean, gure inguruan oraindik gera daitezkeen
jarrera sexista, homofobo eta baztertzaileak erradikatzea.
4. Askatasun afektibo-sexualaren alorrean
dabiltzan Euskadiko, eta gainerako taldeekin
elkarlanean aritzea (gai, lesbiana, bisexual, transexual,
etab... elkarteak).
5. Indarrean dagoen normatik (heterosexuala
eta ezkontzazkoa) aldentzen den aukera afektibo eta sexuala
agertzeagatik jasaten den bazterkeriaren aurkako borroka
eta salaketa lana egitea.
6. Hezkuntzak, afektibitate eta
sexualitatearekin loturik dauden jarreretan jokatzen
duen, eta jokatu beharko lukeen paperari buruz
hausnartzea.